Icono del sitio Revista Ze Berri?

Zizur Nagusiko Gazteen IV Literatura Lehiaketa

Oinarriak:

1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergo eta Lanbide Heziketan ari diren ikasleek parte har dezakete.

2. Adin kategoria hauek bereiziko dira:
• A: DBHko 1., 2. eta 3. mailako ikasleak (2004an, 2005ean eta 2006an jaioak).
• B: DBHko 4. maila, Batxilergoa eta Lanbide Heziketako ikasleak (2001ean, 2002an eta 2003an jaioak).

3. Lehiaketa mota:Idatz iezaiozu eskutitz bat izen handiko euskaldun bati.

4. Lehiaketako lanek euskaraz idatziak, originalak eta inon argitaratu gabeak izan behar dute. Bakarkako lanak izanen dira.

5. Lanen luze-laburrak hauek izanen dira:
• A: Orrialde bat.
• B: Orrialde bat.

6. Lanak Zizur Nagusiko Udaleko Euskara Zerbitzuan edota IES ZIZUR BHIn aurkeztu behar dira 2019ko martxoaren 1a baino lehenago.

7. Kategoria bakoitzeko bi saritu egonen dira. Aipamen bereziak ere eman ditzake epaimahaiak horrela erabakiko balu. Sarien banaketa Zizur Nagusiko Kultur Etxean eginen da apirilaren 11n, 13:00etan.

8. Sariak honako hauek izanen dira:
• A kategorian, 60 euro, liburu bat eta CD bat jaso ditu irabazleak; eta 40 euro eta liburu bat, bigarrenak.
• B kategorian, 100 euro, liburu bat eta CD bat jasoko ditu irabazleak; eta 80 euro eta liburu bat, bigarrenak.
• Aipamen berezia aitortzen zaien neska-mutilei ere emanen zaie saria.
(Liburu eta CDak Zizur Nagusiko liburu-dendetan erosiko dira.)

9. Zizur Nagusiko Udaleko Euskara Zerbitzuak lehiaketara aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea izanen du egilearen izena adieraziz.

10. Lanak ordenagailuz, A4 neurrian eta alde bakarretik idatziak aurkeztu behar dira.

11.Eskutitzaren goiko aldean nori zuzendua dagoen egon behar du idatzita. Orrialdearen eskuin aldean egilearen jaioteguna adierazi behar da. Egilearen izena ez da inon agertu behar.

12. Lanarekin batera, gutun-azal itxi bat aurkeztuko da datu hauekin:
Azalean:
– Lanaren izenburua
– Egilearen jaioteguna

Barruan:
– Egilearen izen-deiturak
– Lanaren izenburua
– Helbidea
– Posta elektronikoa
– Telefonoa
– Ikasmaila
– Ikastetxea

Salir de la versión móvil