ZANGOZAKO Ikastolaren erronkak
Erronka Nafarroako Ikastoletako ikasleen artean egiten den lehiaketa bat da. Taldean hamabi partaideginen etaezgenuen prestakuntza berezirikegin. Heldu den urtean guriegokitu zaigu Nafarroa Oinezfesta prestatzeaeta ilusiozegingo dugu”.
“Irunberrin oso lasai bizigara. Hemen Zangozan baino jende gutxiago garaeta bizimodua lasaiagoa da”.
“Ikastolan nik zenbaitaldaketa egingo nituzke, berezikigaizki dauden gauzakkonpondu eta beste batzuk berritu».
“Erronkan parte hartzea oso dibertigarria izan zen. Proba eta jolas desberdinak ziren: korrika egin, uretako probak, zirkuitu bat… batzuk besteak baino gogorragoak, baina ez gehiegi”.
“Oibarren hemen baino jende gutxiago bizi gara eta denok elkar ezagutzen dugu. Hori oso polita da eta horregatik oso ongi gaude”.
“Etorkizunean nik uste dut Oibarren geldituko naizela edo bestela nire beste herrian, Otsagabian. Agian zaila izan daiteke lana dela eta, baina gustatuko litzaidake. Nik klarinetea jotzen dut eta heldu den urtean Batxiler Eszenikoa egin nahi dut Barañaingo Alaitz Institutuan. Gero Irakasle ikasketak egin nahi ditut musika irakasteko, hori asko gustatzen zaidalako».
“Erronkan talde bakoitzak bere estrategia prestatu behar zuen. Gu joan ginen probak irabazten hirugarren gelditu arte. Nik ez nuen parte hartzeko asmorik, baina hirugarren proban mutil batek mina hartu zuen eta ni haren ordez sartu nintzen”.
“Etorkizunean nik nekazari izan nahi dut. Argi daukat. Etxean osaba batek lurrak ditu eta horretan aritu nahi dut. Garia eta garagarra jartzen dugu».
“Erronkan gelako neska guztiok eman genuen izena. Gutxi gara eta lehiaketa honetan neskak ere proportzio egokian ordezkatuak izatea nahi genuen”.
“Ikastolan gehien gustatzen zaidana da ikasteko modua eta hemen dugun giroa. Oso polita da. Lehen urteak Irunberriko ikastolan egin genituen 12 urtera arte eta gero hona etorri ginen DBHa egitera. Iruñera ere joateko aukera zegoen baina hau gertuago dago, 14 kilometro baino ezeta autobus ezetortzen gara”.
“Etorkizunean nik Irunberrin bizi nahi dut, hor beti izan dugulako gure jendea. Pertsonak dira herri bateko garrantzitsuena, horregatik herritik joatea oso gogorra izan daiteke. Lanari buruz ez dakit zer esan. Txikitatik gauza asko izan ditut gustuko eta orain are gehiago, horregatik ez daukat argi zer ikasi nahi dudan”.