Urtarrilean zehar irekita egongo da Mintzakiden izena emateko epea. Ekimenaren helburua da lagun artean eta modu informalean euskaraz aritzea astean behin 1,5 orduko saioetan. Taldeak 5-7 pertsonek osatzen dituzte eta bidelagun batek gidatuko ditu. Bidelaguna, ez da irakaslea baina laguntza behar izatekotan laguntzeko prest dago, izenak dioen bezala, euskararen ikasketa prozesuak eskatzen duen bidean lagunduko gaitu. Asteroko konpromezua hartu ezin baduzu, baditugu euskaraz zaletasunak partekatzeko beste zenbait talde (mendia, joskintza, antzerkia…). Goizez zein arratsaldez egin dezakezu mintza praktika, beraz, izena eman eta aurkituko dugu zuretzat egokia den talde bat. Izena emateko: mintzakide.eus / 688 72 05 84 / 664 49 65 09.