Abenduaren 20ra arte izena emateko epea zabalik Familia-laguntzako eta gurasotasun positiboko doako taldeetan parte hartzeko. Iruñeko Udalak, Agintzari Ekimen Sozialeko Kooperatibaren bidez, 0 eta 18 urte bitarteko adingabeen zainketaz eta heziketaz arduratzen helduentzako eskolak antolatu ditu. Saioak profesional batek dinamizatuta egonen dira eta esperientziak partekatzeko eta hazkuntzak egunerokoan dakartzan egoerei erantzuteko helburua izanen dute. 1,5 orduko 7 saio eginen dira astean behin, hiriko toki desberdinetan (Arrotxapea, Alde Zaharra eta Zabalgunean), goizez edo/eta arratsaldez: 10:00-11:30, 15:00-16:30 eta 17:00- 18:30. Saioak aurrez aurre eta/edo online eginen dira.

Izena emateko: https://forms.office.com/e/43zY5Qwp29.