Estella-Lizarrako (Nafarroa) Emakumeen Biltzarrak, XXI. “Maria de Maeztu” Saria literatura
lehiaketarako deia egiten du, honako oinarri hauekin:
OINARRIAK
1. Hamasei urte baino gehiago daukaten emakume guztiek parte har dezakete, hauen
nazionalitate edo bizileku kontuan hartu gabe.
2. S ari honek bi modalitate ditu, gaztelaniaz eta euskaraz.
3. A urkeztutako lanak hurrengo baldintzak bete beharko ditu:
a) Euskaraz edo gaztelaniaz idatzita egotea.
b) Originala eta argitaragabea izatea.
c) Beste edozein lehiaketatan saritua ez izatea. Horretaz gain, erabakitzeke dagoen
beste lehiaketa batean izenburu berapean edo beste batekin aurkeztua izan bada
ez du baliorik izanen.
4. Lana gehienez ere hamar orriz osatua izanen da, espazio bikoitza utziz eta orrialde
bakar batez. Baldintza berdinak izanen dira ordenagailuz egindako lanetarako, letrarako
Times New Roman mota 12 tamainan hartuko da.
5. Gaia libre izanen da. Ahalik eta aniztasun handiena izatea eskertuko da.
6. Egile bakoitzak obra bakar batekin parte har dezake, lan honen bost kopia
gutun-azal itxi batean aurkeztuz. Aipatu gutun-azalean, idazlea lehiaketan parte
hartzeko aukeratutako goitizena besterik ez da agertuko, eta honen barnean beste
gutun-azal txiki bat itxita sartuko da datu pertsonalekin (izena, helbidea eta harremanetarako
telefonoa).
7. O brak hartzeko epea 2017ko uztailaren 21ean amaituko da, eta honako helbide
honetara igorriko dira: Lizarrako Udala, Sorkunde Garbiaren pasealekua, 1 – 31200
Estella-Lizarra. Tel. 948 548237 eta gutun-azalean jarriko da: XXI. “Maria de Maeztu”
Saria, Literatura Lehiaketa.
8. Lan sarituak Lizarrako Emakumeen Biltzarraren esku geratuko dira, argiratu ahal
izateko eta sarian aurkezten diren lanak argitaratzeko eta hedatzeko eskubidea
gordetzen da.
9. Erakunde antolatzaileak aurreaukeraketa eginen duen talde teknikoa izendatuko du.
Epaimahaiak bakarrik aurreaukeratutako originalei buruz, hain zuzen ere, erabakiko
du. Epaimahaia honako hauek osatuko dute: literatura sormenarekin eta kritikarekin
zerikusia duten gutxienez lau kide eta erakunde antolatzaileko ordezkari bat.
10. Epaimahaiaren erabakia komunikabideen bidez jakinaraziko da eta sarituei eskutitz
edo telefono dei baten bitartez ezagutaraziko zaie. Sarituek sari banaketaren emanaldira
joan beharko dute.
11. Erabakia eta sari banaketaren data (urriaren bigarren astean) une egokian jakinaraziko
dira.
12. 1.200€ gaztelaniazko modalitaterako eta 1.200€ euskarazkorako izanen dira irabazleentzat
emanen diren sariak.
13. Baldin eta, epaimahaiaren iritziz, lanek kalitate maila nahikorik ez badute sariak
hutsik geratu ahal izanen dira. Nolanahi ere epaimahaiaren erabakia apelaezina
izanen da.
14. Aurkeztutako lanak ez dira itzuliko. Saria eman eta hamar egun igaro ondoren
suntsituko dira.
15. Ez da posta trukerik eginen aurkeztutako lanen egileekin.
16. Erabakiaren inguruko afera guztiak erakunde antolatzaileari dagozkio.
17. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek ezagutzea eta onartzea, baita ere
antolatzaileek, oinarriak ulertarazteko eta ezartzeko hartu ahal duten edozein erabakirik
onartzea dakar berez.