• “Sokalagun” aisialdirako taldea: Jolasak, eskulanak, kirolak, kanpoko jarduerak, irteerak eta dibertsio pilaaaaa. Aisialdi sortzailea, hezitzailea eta osasungarria 2006-2009 artean jaiotako gazteentzat.
    Ostiraletan, 17:30etik 19:00etara.
    Urriaren 15etik otsailaren 11ra. 13 saio: 22 €.
    Izena eman: irailaren 17ra arte. Plaza mugatuak.
  • Ikasgiro: Badituzu etxerako lanak baina ezin duzu arreta jarri? Aparteko motibazioa behar duzu azterketa baterako ikasteko? Badituzu zalantzak eta ez duzu argi zein ikasketak egin? Aukeratu behar duzu zure bidea eta ez duzu batere argi?Ugazten ere ikasketei “giro” jarri nahi diegu.
    Astearte/asteazken guztiak, 17:00etatik 19:00etara. Doako zerbitzua.
    Informazio-bilera: urriaren 1a, ostirala, 18:00etan.

Info +: juventud-gazteria@huarte.es, 629 977 030.