Elhuyarrek eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) ON ZIENTZIA bideo-lehiaketaren 14. edizioa antolatu dute, zientzia eta teknologia dibulgatzeko. ‘Teknopolis’ zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako telebistaprogramaren barruan eratu da lehiaketa. Gai zientifiko edo teknologikoei buruzko bideoak aurkeztu daitezke euskaraz, gazteleraz edo ingelesez, 5 minutu baino laburragoak. Sariak: Dibulgaziozko bideo onenaren saria: 3.000 euro. Euskarazko bideo onenaren saria: 2.000 euro. Gazte saria (18 urtetik beherakoentzat): 1.000 euro. Aurten, gainera, NBEk 2025a Zientzia eta Teknologia Kuantikoaren Nazioarteko Urtea izendatu duenez, epaimahaiak ezohiko sari bat ere emango du: Kuantikari buruzko bideo onenaren BasQ saria: 500 euro. Izena emateko epea: 2025eko apirilaren 29ra arte. Posta elektronikoa: on@elhuyar.eus.