Mintzakide

Urriaren 28 arte “TU-tik GU-ra”, aurtengo Mintzakide egitasmoaren edizioan izena emateko epea zabalik. Bestalde aurten lehen aldiz Parkelaguna ekimena abian jarriko da eta urriaren 25 arte izena emateko epea zabalik egonen da. Informazio guztia www.irunerrikomintzakide.org gunean eta euskara zerbitzuetan.

Honekin batera familiak euskaraz jolasteko jarduerak prestatzen ari dira 2019ko azarotik 2020ko maiatzera egiteko eta haietan parte ahal izanen dute 2014. eta 2018. urteen artean jaiotako haurrek, heldu batek lagunduta.