Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkartea eta Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko asmoz, (H)ilbeltza beka plazaratzen du urtero.
Deialdi honen helburua Fred Vargasen ‘Debout les morts’ eleberri beltza euskaratzea da.
Horretarako, parte-hartzaileek eleberriaren lagin bat itzuliko dute, zehazki III. atala, 18. orrialdetik 24.era eta martxoaren 25 baino lehen bidali beharko dute Baztango Udalera.
Lagin irabazleari 3.000 € emanen zaizkio 2022ko maiatzean, eta idatzia akitzerakoan bertze 3.000 €.
Informazioa: http://ilbeltza.blogspot.com. (H)ILBELTZA BEKA Otsailak 12: ‘Bizitzaren amaieran arreta’. UEUren Iruñeko egoitzan. 09