Kaixomaitia.eus elkarteak Kontaketa Erotikoen Lehiaketa antolatu du aurten lehen aldiz Elkar argitaletxearen babesean. 2007an sortu zen euskaldunon harremanetarako webgune gisa eta egun mota honetako euskarazko bakarra izaten jarraitzen du. 2015. urtean bloga sortu zuen atariak bere xedeen artean baitu, besteak beste, euskarazko edukiak sortzea eta zabaltzea; esaterako, pertsonen arteko harreman afektibo eta sexualarekin dituzten orotariko gaiak, nahiz kontaketa edo ipuin erotiko laburrak. Azaroaren 16tik abenduaren 21a bitarte jasoko dira lanak eta 2021eko otsailean ebatziko dira irabazleak, sari ekonomiko garrantzitsuak izanen dituztenak.