Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatuta. Nafarroan jaio edo Nafarroan bizi diren egileek hartzen ahal dute parte. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da.
Hiru kategoria dira:
C kategorian, 2002an edo lehenago jaiotakoak. Sariak: 1.500, 1.000 eta 500 euro.
B kategorian, 2003 eta 2006 artean jaiotakoak. Sariak: 350, 200 eta 150 euro.
A kategorian, 2007an edo ondoren jaiotakoak. Sariak: 150 euroko kultura-bonoa izanen da; bigarrena 100 eurokoa, eta hirugarrena 50 eurokoa.