Icono del sitio Revista Ze Berri?

Iruña Hiria Nazioarteko XV. Poesia Saria

Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatuta. Sari bana banatuko da gaztelaniazko eta euskarazko modalitateetan. Sari bakoitzak 3.000 euroko zuzkidura izanen du eta argitaratua izango da.

Lanek –apirilaren 30eko 14:00ak bitarte aurkezten ahalko dira– oso-osorik argitaratu gabeak izan behar dute, bai eta aurretik egindako beste ezein sariketan saririk eskuratu gabeak ere; halaber, ezinen da aldi berean parte hartu beste poesia-lehiaketa batean. Horrez gain, aurreko urteetan irabazle izandakoak ezin izanen dira aurkeztu. Gaia eta forma libreak izanen dira, eta luzera, 400 eta 800 bertsoren artekoa. Lanak posta ziurtatuaren bitartez igorriko dira Nafar Ateneora (Barañaingo etorbidea 10, 1. A, 31008 Iruña) edo posta elektronikoz ateneo@ateneonavarro.es helbidera, mezuari bi artxibo hauek atxikiturik: bata, egileen datuekin eta bestea, obrarekin. Sariaren epaia 2021ko ekainean emanen da argitara.

Sariketaren xedea literatur sormena sustatu eta hedatzea da eta egileak ezagutaraztea. Epaia ekainean ezagutaraziko da eta epaimahaiaren osaera ere une horretan emanen da aditzera.

Salir de la versión móvil