IRULEGIKO ESKUAZ solasean Irulegi Ikastetxean

Aranguren ibarra da Irulegiko Eskuaren aurkikuntzaren epizentroa eta hara joan gara bertako haurrekin solas egitera eskuaz eta haien eskolaz. Irulegi Ikastetxe Publikoan izan gara. 2020ko irailean ireki zituen ateak eta ikasturte honetan Aranguren ibarreko eta Lezkairuko 365 ikasle hartzen ditu.

GALDERAK
1. Zer da gehien gustatzen zaizuna eskola honetan?
2. Eskolako zuzendaria bazina, zer aldatuko zenuke?

Haizea Santano Parado

Haizea Santano Parado 

Irulegiko eskua duela 2000 urte egin zuten esku bat da, duela gutxi lur azpian aurkitu dutena. Hor mezu bat dago euskaraz idatzia eta orain arte bakarrik deszifratu dute lehen lerroan jartzen duen hitza: Sorioneku. Oso famatua egin da eta horregatik orain denetik dago Irulegiko eskuaren irudiarekin.

1. Eskola honetan gehien gustatzen zaidana Matematika eta Gorputz Heziketa da.

2. Gauza dibertigarri gehiago jarriko nuke. Jolasak, adibidez.

Mireia Alemán Simón

Mireia Alemán Simón

Irulegi mendian Irulegiko gaztelua dago. Nik bakarrik ikusi nuen kanpotik. Handia da eta pixka bat zaharra. Nik kamiseta bat daukat Irulegiko eskuarekin eta galtzerdiak ere banituen, baina desagertu dira.

1. Lagun onak ditudala, oso jatorrak direnak. Ikasgaien artean Gorputz Heziketa eta Plastika. Nik handitan polizia edo ile apaintzailea izan nahi dut.

2. Nik ‘Zientzien giroa’ aldatuko nuke. Ikasgai desberdinekin zientzia proiektuak lantzeko gela bat da hori eta ez zait gustatzen asko idatzi behar duzulako. Nik jolas gehiago eta parke berri bat jarriko nuke. Orain enbor moduko batzuk daude eta agian hori txikientzat dibertigarria.

Lizar Otxotorena Muxika

Lizar Otxotorena Muxika

Museo batera joan ginen eta han ikusi genuen benetako Irulegiko Eskua. Lehen mitologian sinesten zuten eta munstroak uxatzeko eta etxeak babesteko erabiltzen omen zuten esku hau.

1. Niri kirola egitea gustatzen zait eta hemen aukera asko dago, adibidez futbola egiteko edota horma bat pilotan aritzeko. Nire ikasgai gustukoenak dira Gorputz Heziketa eta Artea. Nik handitan esku pilotaria izan nahi dut.

2. Nik ere ‘Zientzien giroa’ aldatuko nuke. Horren ordez beste txoko bat jarriko.

Adur Zabalza Villas

Adur Zabalza Villas

Orain denetik dago
Irulegi izenarekin:
taberna, mendia, eskua,
ikastetxea… baina azkenaldi
honetan eskua da gehien
aipatzen dena.
Eskua txikitxoa eta karratua
da. Nik handitan arkeologoa
izan nahi dut. Niri
indusketak egitea eta fosilak
bilatzea gustatuko litzaidake.
Irulegiko indusketa ikusi dut
eta asko gustatu zait. Oso
lan garrantzitsua da eta
gauzak kontu handiz atera
behar dira lurretik.

1. Niri eskola honetan gehien
gustatzen zaidana da ongi
pasatzea, Matematika eta
Euskara.

2. Nik eskolan parke