Martxoaren 18tik maiatzaren 31ra bitartean.

Irakurri-gozatu-oparitu egitasmoa
Euskaltzaleen Topaguneak egitasmoaren edizio berri bat jarri du martxan, herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatzeko asmoz. Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu erraz emanda parte hartu daiteke:
1) Herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango dugu.
2) Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli eta fitxa erraz bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketatxekea emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
3) Oparitu. Azken pausoa, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari. Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein liburu %35 merkeago erosteko aukera emango digu. Horrez gain, apirila eta maiatza bukaeran, liburutegi bakoitzean 30€ko balioa duen txeke baten zozketa egingo da, hil horretan irakurle fitxa bete dutenen artean. Txeke berezi horrek, besteek bezala, euskarazko liburuak erosteko aukera emango du.
Nafarroan parte hartzen ari diren udalerriak: Ultzamaldea, Lizarra, Sakana, Berriozar, Antsoain, Aranguren, Zizur Nagusia, Malerreka, Iruñea, Noain, Gares, Esteribar, Leitzaldea eta Barañain.