Proiektu honen helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, beraien arteko ezagutza sustatu eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea da. Kongresua NUPekin elkarlanean antolatuko dute eta Iruñean egingo da maiatzaren 10, 11 eta 12an. Ekarpenak bidaltzeko epea irekita dago.

Informazio guztia: IkerGazte 2017

EKARPENAK BIDALTZEKO DEIALDIA

Nori zuzenduta: Tesia bukatzear edo bukatu berri duten ikertzaileak.

Epea: 2017ko otsailaren 28a

Hautatutako artikuluak ISBNa izango duen argitalpen digital batean agertuko dira eta Euskal Herriko hainbat argitaletxerekin lankidetzan bertsio hedatuak argitaratzeko aukera ere egongo da.

LANEN BIDALKETA

Bidalitako lanak jarraian zerrendatutako ikeketa gai nagusien gainekoak izango dira:

  • Giza-zientziak: Historia, Hizkuntzalaritza, Filosofia, Artea, Antropologia …
  • Gizarte-zeintziak: Ekonomia, Enpresa, Zuzenbidea, Soziologia, Kazetaritza, Komunikazioa, Pedagogia, Psikologia …
  • Zientzia zehatzak eta Natur-zientziak: Fisika, Kimika, Geologia, Matematika, Biologia…
  • Ingeniaritza eta Arkitektura: Industria-Ingeniaritza, Telekomunikazioak, Informatika, Arkitektura …
  • Osasuna: Medikuntza, Erizaintza, Farmazia …

ARTIKULUEN FORMATUA

Artikulua euskaraz idatzita egongo dira. Jarraian adierazita dagoen egitura bete beharko dute ebaluatua izango bada:

  1. Sarrera/ momentuko egoera
  2. Ikerketaren helburuak
  3. Ikerketaren muina eta ondorioak
  4. Etorkizunerako planteatutako norabidea
  5. Erreferentziak (eta bere kasuan nazioarteko aipamena)

Artikuluak oinarrietan zehaztutako ereduari jarraituz eta pdf formatuan bidaliko dira eta sei eta zortzi orriren artekoak izango dira. MS Word,  LibreOfficen eta Latex formatoan txantiloiak egongo dira eskuragarri lana bertan txertatu ahal izateko. Artikuluak taulak eta irudiak baditu hauek aparte bidaliko dira .gif edo .jpg formatuan. Artikuluaren bidalketa www.ueu.eus/ikergazte web gunearen bidez egingo da.

ARTIKULUEN ONARPENA

Batzorde Zientifikoak bidalitako lanen alorrez alorreko ebaluazioa burutuko du. Arlo bakoitzeko 10 bat lan aukeratuko dira ahozko aurkezpenetarako. Arlo bakoitzetik beste 10 bat lan aukeratuko dira poster moduan aurkezteko.

Berrikusketaren emaitza, baita poster edo hitzaldirako hautatu den, 2015eko martxoaren 10erako jakinaraziko zaio egileari; posterren egituraren argibideak ere jakinaraziko dira orduan. Esan bezala Gazte ikertzaile kategorian sartuko dira Doktorego Tesia bukatzen daudenak edo azken bost urteetan defendatu dutenak.