Hiri udaleku berria Arantzadin
Durante el mes de julio se ha llevado a cabo un campamento urbano en el centro Casa Gurbindo de Arantzadi, organizado por la Granja Escuela Gure Sustraiak. Esta cooperativa lleva 22 años trabajando en su albergue de Ollo tanto en actividades de educación para la sostenibilidad como con personas con discapacidad. Hace tres años puso en marcha en Casa Gurbindo el proyecto “Hirikimuak”, una ‘sucursal’ de su centro ocupacional en el que participan diez personas y han comenzado a realizar actividades medioambientales educativas para escolares. Este primer campamento urbano para niñas y niños de 4 a 12 años ha sido todo un éxito. Cuidar de los burros, las ovejas, los conejos, las gallinas y la huerta, hacer nidos para pájaros y jabones y trastear en la cocina han sido experiencias inolvidables, como nos han contado Indira, Xabi, Ane, Pello e Irati.
Indira Espelosin Dolara
“Udaleku honetara etorri naiz gurasoak lanean ari direlako eta kanpaldi hau dibertigarria iruditzen zitzaidalako. Osagarri asko ditu: sukaldea, baratzea eta animaliak badira eta hori oso interesgarria da. Niri asko gustatzen zaizkit kanpaldiak eta udalekuak eta askotan egon naiz.
Hasieran oiloekin eta beste animaliekin beldur pixka bat sentitzen genuen. Txakur bat izatea errazagoa izan daiteke, baina hainbeste animalia zaintzea konplikatuagoa da.
Nik esango nioke jendeari etortzeko zalantzarik gabe, baina 12 urte bete baino lehenago, horrela hurrengo urtean errepikatu ahal izateko.”
Ane Bidegain Garcia
“Baserriko animaliak daude hemen: astoak, untxiak, ardiak eta oiloak. Nik untxiei eman diet janaria.”
Xabi Bidegain Garcia
“Sorpresa handi-handi bat izan da hemen animaliak aurkitzea. Guk zaindu eta janaria eman diegu. Badira bi asto eta nik lastoa eman diet jateko. Janaria eman ondoren paseatzera ateratzen genituen. Niri animaliak asko gustatzen zaizkit, baina ez dut ikusten neure burua baserritar moduan oso lan gogorra delako. Egunero eman behar diezu jana animaliei, baratzea ureztatu…”
Pello Bidegain Garcia
“Niri gehien gustatu zaidana izan da astoak ateratzea. Honetaz gain gauza asko egin dugu, txorientzako habiak, txapak edota xaboiak adibidez. Xaboiak egiteko lehenbizi sendabelarrak biltzera joan gara. Gero molde batzuekin eta likido eta koloratzailearekin nahastu eta bukatzeko forma eman diegu.
Azkenaurreko egunean Arantzadiko igerilekura joango gara denok elkarrekin.
Nik udaleku hau gomendatuko nioke jendeari oso esperientzia ona delako eta oso ongi pasatzen dugulako.”
Irati Castiella Goñi
“Aste osoa eman dugu hemen astelehenetik ostiralera, goiz osoa eta gehienez 16:00ak arte. Batzuk hemen bazkaltzen dugu.
Niri animaliak eta eskulanak asko gustatu zaizkit. Etorri nahi nuen eskaintzen zutena gustatzen zitzaidalako, jendea ezagutzeko eta nire gurasoek lan egin behar zutelako. Etxean ongi egoten da, baina batzuetan udan aspertzen gara pixka batean.
Udaleku hau oso gomendagarria iruditzen zait gauza asko egiten duzulako eta gainera hemen lanean ari diren begirale batzuk desgaitasuna duten pertsonak dira, adimen urritasuna normalean, eta oso ongi iruditzen zait elkarrekin egotea ona delako haientzat eta guretzat ere bai.”