Aurkeztu da Euspot 2018ko edizioa. Publizitatea, sormena eta euskara uztartzen dituen Euskadiko erreferentziazko spot lehiaketaren zazpigarren edizioa martxan da. “Irudi digitala gure bizitzako harremanetan” izanen da aurtengo gaia. Parte-hartzaileek maiatzaren 2ra bitartean izanen dute aukera euren lanak egin eta aurkezteko. Guztira, Euspotek 2.550 euro banatuko ditu saritan, bost kategoria ezberdinetan. Parte-hartu nahi dutenek, lehiaketako briefa eta oinarriak Euspoteko webgunean dituzte eskuragai. www.euspot.eus/parte-hartu loturako galdetegia bete beharko dute lana aurkezterakoan. Imajinazioa martxan jarri eta ikus-entzunezko teknikak hobetzeko aukera paregabea da Euspot!