Euskarazko Wikipedia elikatzeko hitzarmena

Euskarazko Wikipedia elikatzeko hitzarmena

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute euskarazko Wikipedia elikatzeko. Hitzarmen horren arabera, irakasleek proiektuan parte har dezaten sustatzeko konpromisoa hartzen du NUPek, eta irakasleak, berriz, ikasleekin elkarlanean arituko dira euskarazko kalitatezko testuak ekoizteko. Elkarteak, bere aldetik, laguntza teknikoa eta aholkuak emanen ditu.

Wikipedia elikatzeaz gain, hitzarmen honek aukera emanen du NUPen Irakaskuntza Berritzeko Proiektu (PINNE) bat abiarazteko. Imanol Nuñez Hizkuntza Plangintzarako Zuzendariak koordinatzen du ekimena eta berak azaldu digu zertan datzan elkarlan hau: “Euskarazko Wikilariak elkartea Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin harremanetan jarri zen beste euskal unibertsitate ba-tzuetan antzeko programekin izandako esperientzia arrakastatsuan oinarritutako proiektu bat proposatzeko. Euskaraz ikasten duten ikasleek material propioak garatzea da proiektuaren helburua, gero euskarazko Wikipedian, irakaslearen gainbegirapenarekin, eransteko. Wikipedia euskarazko webgune bisitatuena da. Proiektuaren helburua bikoitza da, alde batetik, webgunea euskarazko eduki originalekin aberastea eta, bestetik, hezkun-tza berrikuntza sustatzea, ikasleak ikasgelatik dokumentu akademiko eta zientifikoak sortzera bultzatuz. Proiektu hau NUPen hezkuntza berriztatzeko deialdietako bat da, eta, horri esker, emaitzak trazagarriak eta ebaluagarriak dira.”

Ikasleen curriculuma aberastea
Euskal Wikilarien Elkarteak Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan dihardu antzeko proiektu batean. Adierazi dutenez, ikasleen ekarpenek konpromiso handia erakusten dute testuen kalitatearekin, eta wikilariek beren izenarekin egiten dituzte ekarpenak. “Horrek aukera ematen du haien curriculuma aberasteko, jarduera horren bidez beren ekimen- eta sormen-gaitasunak erakusten baitituzte”, erantsi du Hizkuntza Plangintzarako zuzendariak.

Irakasleen harrera ona
NUPeko irakasle euskaldunen erantzuna oso positiboa izan dela nabarmendu du Imanol Nuñezek: “Atsegin handiz harritu gintuen irakasleen erantzunak, 25 irakaslek parte hartu nahi zutela adierazi baitzuten. Gure ekimenak Unibertsitateko jakintza-arlo ia guztiak hartzen ditu, eta bereziki nabarmentzen da humanitate eta gizarte-zientzien fakultatean, non euskarazko irakasgaien eskaintza zabalagoa dagoen. Lehenengo fasean, elkarteak irakasleei azalduko die nola igo edukiak webgunera, kalitatea eta zehaztasuna ziurtatuz, erreferentziak behar bezala erabiliz eta egileak Wikipedian aipatuz. Bigarren fasean, ikastaro espezifikoetako ikasleak eduki horiek sortzen hasiko dira, eta gero Wikipedia euskaraz garatzeko erabiliko dira.”

Profesorado y alumnado de la UPNA participan en un proyecto PARA alimentar la Wikipedia en euskera

La Universidad Pública de Navarra (UPNA) y la Asociación Cultural de Wikipedistas Vascos han firmado un convenio de colaboración cuyo fin es el
de alimentar la Wikipedia en euskera.
En virtud del acuerdo, la UPNA se compromete a fomentar la participación del profesorado en este proyecto, y éste, a su vez, colaborará con el alumnado en la producción de textos de calidad en este idioma. Por su parte, la citada asociación prestará apoyo técnico y asesoramiento. Las sesiones de formación comenzarán con el inicio del nuevo curso.