Icono del sitio Revista Ze Berri?

EuskarAbentura 2019

EuskarAbenturak bigarren edizioa izango du 2019ko uztailean. 2002 eta 2003 urteen artean jaiotako gazteei zuzendua.

16-17 urte bitarteko 120 gaztek osatuko dute espedizio taldea. Abenturan parte hartu nahi dutenek motibazio gutuna eta banakako lan bat aurkeztu beharko dute martxoaren 10a baino lehen. Jasotako proiektuak Eusko Ikaskuntzaren eta .eus Fundazioaren laguntzaz ebaluatuko dira eta lan onenen egileek espediziora joateko “beka” lortuko dute.

Lanak egiteko hautagaiek hiru lan-gairen artean aukeratu beharko dute: “Maite ditut maite gure bazterrak”, “Joan-etorriak: migrazioen testigantzak” edo “Errimak eta erritmoak”. Lanak sei formatutan aurkeztu ahalko dira: lan literarioak, musikalak, historikoak, ikus-entzunezkoak, plastikoak eta, aurten estreinakoz, sormen digitalekoak. Informazio gehiago: www.euskarabentura.eus.

Salir de la versión móvil