Icono del sitio Revista Ze Berri?

Euskal Herriko Trikitixa Elkartea – Maketa lehiaketa 2019

25 urtetik beherako ikasle edo musikariei zuzendua dago.
Taldean, bakarka edo bikotean trikitixa edo-eta panderoa oinarri hartuta, bideoz aurkeztu behar dira proposamenak.

OINARRIAK
1. 1994-tik aurrera jaiotakoak, hau barne
2. Talde bakoitzak nahi adina pieza aurkeztu ditzake. Talde bakoitzeko pieza bat bakarra aukeratuko da diskoaren grabaketarako.
3. Abestiak letrarik balu erabiliko den hizkuntza euskara izango da.
4. Abestiak inon argitaratu gabea izan behar du.
5. Abestia grabatzeko edozein instrumentu erabili liteke, baina ezinbesteko baldintza izango da tartean trikitixa edo/eta panderoa agertzea.
6. Edozein talde formatutan sortutako piezak onartuko dira: Bakarka, bikoteka, taldeka…
7. Abesti bakoitza bideoz grabatuta aurkeztu behar da, ahalik eta kalitate onenean eta taldeko partaide guztiak zuzenean jotzen azaltzen direla. Ezin da base instrumental elektro-melodikorik erabili.
8. Estudioko grabaketa, bideoan aurkeztutako instrumentazioarekin eta agertzen diren pertsonekin soilik grabatuko da, bideoan aurkeztu bezala.
9. Estudiorako emandako denboraren barruan, nahi duenak, kantuari bigarren ahots bat gehitu ahalko dio, beti ere bideoan ageri diren instrumentu eta pertsonekin soilik.
10. Abesti guztien erabilera Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen eta kantuaren egilearen esku geratuko da.
11. Masterraren jabetza Elkartearena da eta lizentziak egin beharko balira edo masterra saldu beharko balitz artistari jakinarazi beharko zaio eta lehendabizi berari eskainiko zaio.
HAUTAKETA:
Epaimahaia EHTEko zuzendaritzak osatuko du eta bere irizpideen arabera 10 abesti aukeratuko ditu.
Hautaketa prozesuan ez da parte hartzaileen irakaslerik egongo.
SARIA:
Aurkezten diren talde guztietatik 10 aukeratuko dira eta horien abestiekin CD bat grabatuko da 2018ko ekainaren erditik aurrera.
Epaimahaiak hala erabakiz gero saria bertan behera gera daiteke.
IZEN-EMATEA:
Bideoa trikitixa@trikitixa.eus helbidera bidali behar da 2019ko Maiatzaren 13a baino lehen.
Emaitza maiatzaren 31ean argitaratuko da www.trikitixa.eus webgunean.

Salir de la versión móvil