Icono del sitio Revista Ze Berri?

Euskal Herriko Ikastolen komiki lehiaketa

Komiki lehiaketaren lehen edizio honetako gaia Amaiurko gazteluaren setioa izango da. Amaiurko gazteluaren setioa 1522ko uztailaren 15etik 19ra bitarte egin zuten Gaztela eta Aragoiko armadek. Setioa nabarmena izan zen, bertan bukatu zelako Henrike II.a Nafarroakoaren aldekoek egindako hirugarren saiakera, Erresuma berreskuratzeko 1512ko konkista eta gero.

14-16 urte bitarteko gazteei zuzendua, apirilaren 30a arteko epea izango dute lanak aurkezteko; berauek bakarka edo taldean egin daitezke.

Lehiaketa irekia da (ez da derrigorrezkoa ikastola bateko ikasle izatea) eta teknika ere librea izango da, lanak PDF formatuan aurkeztu beharko diren arren. Lanak euskaraz idatziko dira eta bost orrialdetako luzera izango dute gehienez (komikiaren azala barne). Jasotako komiki lan guztien artetik onena zein den ebatziko du epaimahaiak, eta sari gisa Xabiroi komiki aldizkariaren 2021ko urriko zenbakian argitaratua izango da.

Parte-hartzaile guztien artean hainbat sari zozketatuko dira: 3 tablet, Xabiroi aldizkariaren urteko 10 harpidetza eta Xabiroi bildumak (3 bildumako 5 sorta).

OINARRI-ARAUAK

Lehiaketaren oinarri-arauak eta informazio osagarria:
http://www.nafarroaoinez.eus/nafarroa-oinez.asp?IdSeccion=8&IdContenido=133

Salir de la versión móvil