Elhuyar Zientzia Azoka 2020-2021: izen-ematea zabalik

Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzeko aurretik izena ematea derrigorrezkoa da; izen-emate horretan datu orokorrak emango dira eta, aurrerargo, apirilean, zehaztuko dira behin betiko datu zehatzak beste formulario bat osatuta. Hemen aurretiko izen-ematea egiteko formularioa.

Hauxe da kontuan hartu eta jarraitzeko 2020-2021 ikasturteko egutegia:

Izen-ematea (formularioa) 2021eko urtarrilaren 1etik 28ra
Ikertzaileekin harremana (online) 2021eko otsailaren 1etik martxoaren 8ra
Azokara joateko eskaera egin (formularioa) 2021eko martxoaren 8rako
Azokara joateko bidali beharrekoak webgunera igo: taldearen izena, taldekideak, txostena, bideoa, laburpena eta taldearen argazkia 2021eko apirilaren 12rako
Proiektuak webgunean bistaratuta.

Epaimahaiak lanak aztertuko eta taldeekin harremana izan (online)

2021eko maiatzaren amaieratik azoka nagusiaren eguna arte.
Elhuyar Zientzia Azokaren azoka nagusia; egoerak ahalbidetzen badu, azoka presentziala izango da 2021eko ekainean (data zehazteke)
Sariak (kanpora bidaiak, formazioa eta zentroetan egonaldiak) 2021eko ekainetik aurrera