Iruñeko Udalak egile berriei zuzendutako literatura lehiaketarako deia egiten du.
Parte-hartzea: Egileek nafarrak izan edo helbidea Nafarroan finkaturik eduki beharko dute. Haien izenpean literatura obra bat baino gehiago argitaratu duten egileek ezin izanen dute lanik aurkeztu. Lehiaketaren aurreko edizioetan genero berean lehendabiziko saria bi aldiz irabazi dutenek ezin izanen dute parte hartu.
Generoak: Poesia (modalitate honetan aurkeztutako lanek gutxienez 200 bertso izan beharko dituzte) eta Narrazio laburra (modalitate honetan aurkeztutako lanek gutxienez 15 orri izan beharko dituzte Arial letra mota, 11 tamainakoa, tarte bikoitzaz).
Sariak: Hiru sari dago modalitate bakoitzeko: 2.500, 1.000 eta 500 euro. Sari horietaz gain, epaimahaiak lau aipamen ematen ahalko ditu, gehienez ere, lau lani, zein modalitatetan aurkeztu diren kontuan hartu gabe. Horiek 250 euroko saria jasoko dute, eta Udalak saritutako lanak argitara emanez gero, horiek ere jasoko dira argitalpenean.
Aurkezteko epea: 2024ko urriaren 28ra arte.
Oinarriak: www.iruñakulturada.eus.