Iruñeko Udalak antolatuta. Parte-hartzea: Egileek nafarrak izan edo helbidea Nafarroan finkaturik eduki beharko dute. Haien izenpean literatur obra bat baino gehiago argitaratu duten egileek ezin izanen dute lanik aurkeztu. Lehiaketaren aurreko edizioetan genero berean lehendabiziko saria bi aldiz irabazi dutenek ezin izanen dute parte hartu. Generoak: Poesia; Narrazio laburra eta Bertso-paperak. Sariak: hiru sari daude modalitate bakoitzeko: 2.500 €, 1.000 € eta 500 €. Epeak: 2018ko azaroaren 5a lanak aurkezteko azken eguna.

Argibide gehiago: www.pamplona.es edo 948 420 960 telefonoan.