Icono del sitio Revista Ze Berri?

Egile Berriendako XIX. Literatur Lehiaketa

Iruñeko Udalak egile berriei zuzendutako literatura lehiaketarako deia egiten du.
Parte-hartzea: Egileek nafarrak izan edo helbidea Nafarroan finkaturik eduki beharko dute. Haien izenpean literatur obra bat baino gehiago argitaratu duten egileek ezin izanen dute lanik aurkeztu. Lehiaketaren aurreko edizioetan genero berean lehendabiziko saria bi aldiz irabazi dutenek ezin izanen dute parte hartu.
Generoak: Poesia, Narrazio laburra eta Bertso-paperak .
Sariak: Hiru sari dago modalitate bakoitzeko: 2.500, 1.000 eta 500 euro
Epeak: 2019ko azaroaren 5a lanak aurkezteko azken eguna.
Argibide gehiago: www.pamplona.es

Salir de la versión móvil