Idazlanek gai librea izanen dute, eta euskaraz idatziak beharko dute izan, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Egileek nafarrak izan edo helbidea Nafarroan finkaturik eduki beharko dute. Haien izenpean literatura obra bat baino gehiago argitaratu duten egileek ezin izanen dute lanik aurkeztu. Ez dira muga horren barnean sartuko aldizkarietan edo kazetaritza-komunikabideetan edo izaera kolektiboko argitalpenetan argitaratutako parte-hartzeak edo kolaborazioak, ezta literatura lanen itzulpenak ere. Lehiaketaren modalitateak: poesia, narrazioa eta bertsopaperak. Hiru sari dago modalitate bakoitzeko: 2.500, 1.000 eta 500 eurokoak, eta 4 akzesit 250 eurokoak. Lanak aurkezteko mugaeguna 2016ko azaroaren 5a izanen da, egun hori barne. Informazioa: www.pamplona.es.
Egile berriendako Euskarazko XXVI. Literatur Lehiaketa
![](https://www.zeberri.eus/wp-content/uploads/Egile-berriendako-euskarazko-literatur-lehiaketa-2016.jpg)