Iruñeko Udalak antolatuta. Poesia eta narrazioa. Epea urriaren 28an amaituko da.

Modalitate bakoitzerako sariak: lehen saria, 2.500 euro; bigarren saria, 1.000 euro; hirugarren saria, 500 euro; eta 250 euroko lau aipamen, gehienez ere.
Poesia: Modalitate honetan aurkeztutako lanek gutxienez 200 bertso-lerro izan beharko dituzte.
Narrazioa: Aurkeztutako lanek gutxienez 15 orri izan beharko dituzte (Arial letra mota, 11 tamainakoa, tarte bikoitzaz).
Lehiaketan parte hartu ahalko dute nafar egileek edo nafarrak izan gabe, helbidea Nafarroan dutenek. Egileek beren izenpean literatura liburu bat baino gehiago argitaratu badute, ezin izanen dute lanik aurkeztu. Ez dira muga horren barnean sartuko aldizkarietan, kazetaritzakomunikabideetan edo argitalpen kolektiboetan argitaratutako parte-hartzeak edo kolaborazioak, ezta literatura lanen itzulpenak ere. Lehiaketa honetako aurreko bi edizioetan modalitate berean lehen saria jaso dutenek ezin izanen dute berriz parte hartu modalitate horretan. Egileek lan bana aurkezten ahalko dute modalitate bakoitzeko. Idazlanek gai librea izanen dute, eta euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak.

Aurkezteko epea: 2022ko urriaren 28ra arte.

Oinarriak: www.irunakulturada.eus.