Iruñeko Udalak antolatuta. Poesia eta narrazio modalitateak. Poesiaren kasuan, lanek 200 bertso izan beharko dituzte gutxienez, eta narrazioan, gutxienez 15 orrialde. Jatorriz nafarrak diren zein bertan bizi direnek hartzen ahalko dute parte. Urriaren 16an amaituko da lanak aurkezteko epea.
Sariak: modalitate bakoitzean, hiru sari (2.500, 1.000 eta 500 euro) eta 250 euroko lau aipamen.
Argibide gehiago: www.pamplona.es.