D eredua finkatuta dago Noain-Elortzibarren

El Colegio San Miguel de Noáin acoge a 665 niñas y niños de la comarca. 157 estudiantes estudian en modelo D durante este curso, como Marina, Adi, Ane y Adei. Marina nos ha contado que en clase están leyendo ‘Miñan’, el libro que cuenta la historia de un joven inmigrante africano; Adi nos ha explicado que están estudiando los sentidos y las partes del cuerpo; Ane nos ha hablado del blog que han hecho sobre mitología; y Adei nos ha dicho que es muy interesante todo lo que están aprendiendo sobre los alimentos.

Marina Sarasate Elizagarai

Marina Sarasate Elizagarai

“Liburu bat irakurtzen ari gara: ‘Miñan’. Oso polita da. Asko gustatzen ari zait. Kontatzen du Ibrahima Balderen ibilbidea Espainiara iristeko. Afrikako mutiko bat da, Konakrykoa, eta bere anaia txikiaren bila atera zen Gineatik, gero Saharako basamortua eta Afrikako toki asko zeharkatu zituen anaia aurkitzeko. Bidaia honetan oso egoera latzak bizi izan ditu eta den dena egia da. Oso bitxia iruditu zait liburua egiteko modua: Amets Arzallus, egilea, Ibrahimak kontatzen ziona idazten aritu da.

Miñan hitzak bere hizkuntzan ‘anaia txikia’ esan nahi du. Orain gazte afrikarrak kalean ikusten ditudanean Ibrahimaz oroitzen naiz beti”.

Adi Ariz Goldaraz

Adi Ariz Goldaraz

“Zientzia klasean gorputz atalak ikasten ari gara eta bost zentzumenak landu ditugu. Aurkezpen bat egin dugu eta niri ukimena azaltzea egokitu zait. Larru azala da gorputzean dugun organorik handiena. Gorputzeko atal batzuk besteak baino sentiberagoak dira eta hatz puntetan dugu sentiberatasun handiena.

Niretzat zentzumen garrantzitsuena dastamena da zaporeak gustatzen zaizkidalako. Sagarra eta platanoa dira gehien gustatzen zaizkidanak. Lan hau egitea asko gustatu zait”.

Ane Cotelo Gonzalo

Ane Cotelo Gonzalo

 “Atzo blog bat bukatu genuen eta hor mitoei buruz hitz egin dugu. Irakasleak bat proposatzen zigun eta guk informazioa bilatu eta idazten genuen. Nik Mari Domingi egin nuen. Eskolako lagunekin eta familiarekin egotea asko gustatzen zait. Eskolatik kanpo irristaketa eta ballet-a egiten dut. Ordu asko sartzen dugu eta niri gehien kostatzen zaidana da spagata egitea.

Handitan suhiltzailea izatea gustatuko litzaidake. Suhiltzaileak ikustera joan ginenean asko gustatu zitzaidan haien lana eta niri ere jendeari laguntzea gustatzen zait”.

Maider Alzueta Sancet

Adei Vazquez Celaieta

“Zientzietan elikadura eta elikagaiak ari gara ikasten. Gai arraro eta polita da. Karbohidratoak, proteinak, gantzak eta abar ikusten ari gara eta bakoitzak zer ematen digun aztertu. Karbohidratoek, adibidez, indarra ematen digute. Fruta ere jan behar da ongi egoteko. Janari azkarra, aldiz, oso gutxitan hartu behar da osasunerako ez delako ona. Horretatik asko jaten baduzu zure gorputza gaizki egoten da eta ezin duzu gauza asko egin.

Askotan gertatzen dena da naturalak ez diren gauzek gatz gehiegi eta zaporea eta kolorea emateko substantziak izaten dituztela eta horiek, normalean, ez dira onak gure gorputzerako. Niri asko gustatzen zait sukaldean aritzea, baina ez profesionala izateko asmoz”