Zabalik da CAF-Elhuyar sariketara lanak aurkezteko epea otsailaren 6 arte. Guztira, 13.000 euro banatuko dira, 4 kategoriatan.

Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea dira sariketaren helburuak.

Kategoriak:
Hiru kategoria hauek osatzen dute sariketa: dibulgazio-artikuluak, zientzia-kazetaritza eta sorkuntza-beka.

  • Dibulgazio-artikuluak. Kategoria honetan, euskaraz sortutako zientzia eta teknologiaren dibulgazio-lanak aurkeztuko dira.
    Bi azpikategoriatan banatuta dago:

    • Dibulgazio-artikulu orokorra saria Saria: 2.000 euro, Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eta Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza.
    • Doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikulua saria Saria: 2.000 euro, Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eta Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza.
  • Zientzia-kazetaritza saria. Kategoria honetan, 2022an euskaraz sortu eta argitaratutako kazetaritza-lanak aurkeztuko dira, edozein formatu eta generotakoak. Saria: 2.000 euro, Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eta Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza.
  • Sorkuntza-beka. Kategoria honetan, gai zientifiko-teknologikoak gizarteratzeko beste modu batzuk lantzen dituzten proiektuak aurkeztuko dira, euskaraz sortuak. Arlo zientifikoteknologikoa eta gizartea modu berritzailean harremanetan jartzea izango da haien muina. Saria: 5.000 euro eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat.

Horietaz gain, NEIKER saria dago. Lehen bi kategorietako lanen artetik (dibulgazio-artikuluak eta kazetaritzakoak) lehen sektorearekin lotura duen lan onenari emango zaio sari hori. Beste sariekin bateragarria izango da; alegia, lehen sektoreko lan onenak, beste kategoria bateko onena ere baden kasuan, bi sariak jasoko ditu. Saria: 2.000 euro, Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eta Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza.

Lanak emateko epea: 2023ko otsailaren 6a.

Informazio gehiago: cafelhuyarsariak.elhuyar.eus.