Liburu ilustratuak sortzeko ilustrazio eta narraziogintza tailerraren III. Edizioa antolatu dute Galtzagorri Euskal haur eta gazte literatura elkarteak eta Iruñeko Udalak elkarlanean. 2019ko urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra burutuko da Iruñeko Descalzos kaleko Igogailu ondoko udal aretoan. Lau egun eta erdiz, guztira, 37 orduko tailer praktikoa eskainiko da.

Irakasleak Harkaitz Cano eta Aitziber Alonso izango dira. Azken egunean, Mikel Soto (Txalapartako editore ohia) eta Paxkal Indo (ZTK-ko editorea) izango dira hizlari.

Idazle eta ilustratzaileek parte hartu dezakete, bakarka zein binaka. Bakarka aurkezten direnei bikotea aurkituko zaie. Gehienez irudigile eta idazle banak osatutako 8 bikote hautatuko dira.

Dokumentazioa aurkezteko azken eguna: 2019ko urtarrilaren 14a da.

Informazio gehiago: www.galtzagorri.eus.