Icono del sitio Revista Ze Berri?

Berriz mingaina dantzan jartzeko aukera iritsiko da Iruñerriko Mintzodromoarekin

Mintzodromoa

Berriz mingaina dantzan jartzeko aukera iritsiko da Iruñerriko Mintzodromoarekin

Mintzodromoa

Apirilaren 24an Iruñerriko hirugarren Mintzodromoa eginen da Geltokin. AEK, IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte Euskaltegi Publikoa eta Mintzakide egitasmoa dira ekimenaren antolatzaileak, Euskarabidearen laguntzarekin.

5.000 pertsona heldu baino gehiago trebatzen dira urtero Nafarroako euskaltegi eta hizkuntza eskoletan. Kopuru horrek egonkor dirau azken urteotan eta goranzko joera du, alde batetik, herritarrek erakutsitako interesarengatik eta, bestetik, Nafarroako Gobernutik eta toki entitateetatik bideratutako diru-laguntzek gero eta gehiago errazten dutelako ikas prozesua. Mintzodromoa pertsona hauentzat bereziki prestatua dagoen arren, euskaldun orok izanen du ekimen honetan parte hartzeko aukera, antolatzaileek azaldu diguten bezala.

Zer da Mintzodromoa?
Zita bat Iruñerriko euskaldunak, ikasleak eta euskaltzaleak elkartzeko, harremana egiteko eta iritziak trukatzeko hainbat gairen inguruan. Ekimen honen xede nagusia euskara erabiltzea eta zabaltzea da.

Zer nolako harrera izan dute aurreko edizioek?
Bietan arrakasta itzela izan da, euskaldunak bildu ditugu euskara erabiltzeko espazioak sortuz. Hainbeste maite ditugun arnasguneak sortzea da gure helburua. Elkarrekin egotea eta euskaraz goxo aritzea da gure xedea eta hori egin nahi dugu aurten ere.

Nolakoa izanen da saioa?
Ekitaldia Iruñeko Autobus Geltoki zaharreko nasetan eginen dugu, apirilaren 24an, 18:30ean. Mintzodromoa hainbat gairen inguruko iritziak trukatzeko gunea da eta gu geu, antolatzaileok, izanen gara mintzagaiak proposatuko ditugunak. Hiru izanen dira eta mintzagaiez gain, horien inguruan aritzeko gidoitxoa ere emanen diegu partaideei. Laubost laguneko taldeak eginen ditugu eta 15- 20 minutuz gai baten inguruan aritu ondoren, tokia eta gaia aldatuko ditugu eta beste talde batean arituko gara, beste gai baten inguruan, beste 15-20 minutuz tartarrean. Hori egindakoan, berriz ere gaia eta mintzakideak aldatu eta gauza bera eginen dugu. Honetaz gain, saioaren amaieran sari zozketa mundiala eginen dugu. Aurten, iaz bezala, saioa hasi baino lehen, 16:00etatik 18:00etara Euskalerria Irratiak zuzeneko irratsaioa eginen du bertatik, eta Mintzodromoa hasten denean irrati esatariek hartuko dute parte ekimena dinamizatzen eta eman beharreko argibideak ematen.

Nork har dezake parte?
Edonork parte hartu ahalko du, ikasleak izan edo ez, euskaldun berriak zein zaharrak, guztiendako espazioa sortzea da gure asmoa. Honetaz gain, Nafarroako lagun famatuak izanen ditugu gurean, apuntatzen direnekin solasean arituko direnak.

IZEN-EMATEA

QR honen bitartez egiten ahalko da apirilaren 19ra arte.

TERCERA EDICIÓN DEL MINTZODROMO

El 24 de abril se celebrará la tercera edición del Mintzodromo de Iruñerria para todas las personas de la Comarca de Pamplona que quieran charlar y pasar un buen rato en euskera. Se trata de un espacio de intercambio de opiniones sobre diferentes temas propuestos por las entidades organizadoras del evento. Al final de la sesión se realizará un sorteo de regalos.

El encuentro tiene como objetivo fomentar el uso del euskera y facilitar de una manera lúdica las relaciones sociales entre las personas que hablan esta lengua.

Salir de la versión móvil