Arrotxapetik Erdi Aroko Iruñera
Las niñas y niños de tercer curso del CPEIP Patxi Larrainzar de la Rochapea nos han contado su visita al centro de la ciudad para conocer cómo era la Iruña medieval y qué supuso la unión de los tres burgos con el Privilegio de la Unión. Hemos aprovechado, también, para conocer este centro y su historia: el modelo D llegó al barrio en el curso 1996-1997 en las aulas de las escuelas del Ave María. A partir de entonces fue creciendo, pasando a tener su edificio propio que en el curso 2001-2002 pasó a llamarse Patxi Larrainzar, en recuerdo del sacerdote y escritor.
Ruth Jiménez Antimasveres de la Cruz
“Txango batean Iruñeko hiru burguak ikusi genituen. Paseotxo bat ematera joan ginen haien historia ezagutzeko eta belena bat ikusi genuen, kale estu txiki bat, oso polita.
Carlos III. erregeak eman zuen burgu guztiak elkartzeko agindua 1423. urtean borroka gehiago ez egoteko eta denak baturik bizitzeko.
Nire ustez jendea gustura bizi zen garai hartako Iruñean, baina ez gehiegi, liskar asko zeudelako eta gauza gutxi zutelako bizitzeko. Agian egunean 12 ordu lan egin behar izaten zuten bizi ahal izateko.”
Zaletasunak: “Niri arropa diseinatzea gustatzen zait arkatzez. Ikasgelan marrazki mordoa gordetzen dut mahaiko parrillan. Eta irristaketa ere asko gustatzen zait.”
Iraitz Seminario Viedma
“Nik uste dut ez nintzela ongi egongo Erdi Aroko Iruñean gerra asko zegoelako. Garai hartan biziko banintz faltan botako nituzke nire lagunak, jostailuak eta mugikorra, adibidez. Eskolarekin halako txangoak egitea oso dibertigarria da.”
Zaletasunak: “Futbola asko gustatzen zait eta Patxi Larrainzar taldean jokatzen dut. Heldu den urtean, aldiz, Arrotxapeko taldera joango naiz.”
Naira Pino Sanz
“Iruñeko burguak ziren Nabarreria, San Cernin eta San Nicolas. Nik garai hartako iruindarrak imajinatzen ditut arropa zaharrekin eta nahiko pobre. Etxea harresiaren alboan zutenek suerte gehiago zuten.
Txangoan gehien gustatu zitzaidana izan zen hamaiketakoa jatera toki batera joan ginela eta handik aparkaleku batean zeuden kotxeak goitik txiki-txikiak ikusten zirela.”
Zaletasunak: “Nik dantza egiten dut eta batzuetan irristaketa. Dantza urbanoak egiten ditut.”
Liher Zaro López
“Udaletxea barrutik ikustea izan zen niretzat politena. Han bazegoen Carlos III. erregeak sinatutako agiriaren kopia bat. Testu horretan hiru burguen batasuna agintzen zuen. Gero artxibo bat ikusi eta ondoren hamaiketakoa jan genuen.
Burguak harresiez inguratuta zeuden etxeei geziekin eta katapultekin ez emateko.
Behin San Nicolas eta San Cernin elkartu ziren Nabarreriaren aurka eta guda handi bat izan zen.”
Zaletasunak: “Niri asko gustatzen zait futbola. Orain Txantrean nabil eta hurrengo urtean beste talde batera aldatuko naiz. Honetaz gain marrazketa egiten dut Maiteminduen Parkean.”