Arnasetik II. Bideo sormen lehiateta

Euskarabideak Arnasetik lehiaketaren 2. edizioa sustatzen du gazteek hizkuntza-ohiturei buruz gogoeta egin dezaten Nafarroan

Sormenarekin eta bideogintzarekin istorioak kontatzeko hamaika modu dituzu. ARNASETIK! lehiaketa bat da, baina hori baino askoz gehiago da… lagunekin, ikaskideekin edo zure kabuz sortzeko aukera da, esperientziak dira eta ikasteko parada da…

Arnasetik bideo sormen lehiaketa da, euskararen arnasguneak osatzen dituzten udalerrietako gazteei zuzendua (LH-5etik DBH- 4ra).

Zalantzak: arnasagara@gmail.com

SARIAK
2.000 euro egongo dira 4 kategorietan banatuta. Kategoria bakoitzak 500 euroko sari baliokidea izango du.

  • LH 5-6 kategoriako lanik onena (500 euroko sari baliokidea).
  • DBH 1-2 kategoriako lanik onena (500 euroko sari baliokidea).
  • DBH 3-4 kategoriako lanik onena (500 euroko sari baliokidea).
  • Publikoaren saria (500 euroko sari baliokidea).
    500 euroko sari baliokide bakoitza IrisarriLand-en, Durangoko Azokan edo EITB-ko Goazen! eta Irabazi arte! telesailen merchandising-ean trukatu ahal izango da.

EPEA
Lanak aurkezteko azken eguna: urriak 24

ARGIBIDEAK
https://www.arnasagara.eus/arnasetik-bideosormen-lehiaketa/