@ametsiiin “Oraindik lan asko daukagu aurretik sareetan euskararen erabilera zabaltzen eta edukia sortzen”

@ametsiiin

Amets Perez Garciak (Iruñea, 2002) bidaiatzea “izugarri” maite du eta Euskal Herriko txokoak erakusteko helburuarekin hasi zen TikTok sare sozialera bideoak igotzen. @ametsiiin erabiltzaile izenpean topatuko duzue sarean gazte iruindarra.

Tiktokerra, youtuberra, podkasterra… nola definituko zenuke zure burua?
– Niri eduki sortzaile izena erabiltzea gustatzen zait. Hainbat aplikaziotan mugitzen naiz gauza asko egiten; batez ere, nire bizi-tzako *vloga-k egiten eta @arkkuso-rekin gure podkastean, Iruindarrak Podkasta (@iruindarrak, TikToken), hitz egiten.

Zergatik hasi zinen bideoak sareratzen?
– 2024 urteko otsailean hasi nintzen vloga-k egiten. Aspaldian vlog batzuk egin nituen eta pentsatu nuen ideia ona zela berriz hastea eta gainera euskaraz. Nire lehenengo vloga nire herriaren ingurukoa izan zen, eta herrian arrakasta handia izan zuen! Denek ikusi zuten eta txalotu ninduten.

Ikasturte hasieratik proiektu berri batekin zabiltza: Iruindarrak podkasta!
– Iruindarrak Podkasta proiektu berezia da. Iruñe (@arkkuso) aurten ezagutu dut eta pixkanaka-pixkanaka asko gerturatu gara. Biak euskal eduki sor-tzaileak izanda eta gainera ia Iruñeko euskal eduki sortzaile bakarrak, proiekturen bat elkarrekin egin behar genuela argi genuen. @arkkuso-k ideia proposatu zidan eta podkasta garatzen hasi ginen. Iruindarrak Podkasta etxeko podkasta da, oso naturala eta hurbila, non topiko askori buruz hitz egiten dugun, lasai-lasai. Nik “Kafetxoaren unea” bezala deskribatuko nuke .

Eta eduki sortzaileen jarrera nola dakusazu?
– Nik uste dut sareetan euskararen erabilera askotan zerbait puntuala dela. Esan nahi dudana da, bideo asko gazteak euskaraz *lipsync-a egiten edo euskaraz hitz egiten azaltzen zaizkigula, baina oso puntualki. Euskaraz edukia sortzen duten beste sor-tzaileak oraindik ez ditut gehiegi ikusten. Horregatik publikoaren lana da euskal eduki sortzaileok egiten duguna sostengatzea, gure proiektuak zabaltzea sarean euskal komunitatea sortu dadin. Haien laguntza ezinbestekoa da gure komunitatea handitzeko!

Sare sozialetan euskararen presentzia gero eta handiagoa dela esanen zenuke?
– Zorionez, bai. Nire iritziz gero eta jende gehiago batzen ari da sareetan euskaraz edukia sortzera: euskal abesti gogokoenaren lipsync-a egiten edota vlog bat sortzen, gero eta gazte gehiago ikusten ditut sareetan euskaraz mintzatzen. Hala ere, oraindik, lan handia daukagu aurretik sareetan euskararen erabilera zabaltzen eta euskaldunontzat euskal edukia sortzen.

Zer behar da euskarazko edukia zabaltzeko?
– Laguntza, lana eta elkartasuna. Alde batetik, publikoaren laguntza, gure edukia partekatzen, gomendatzen, parte hartzen, ikusten, kontsumitzen, interesa jartzen, etab. eta, bestetik, eduki sortzaileon lana eduki erakargarria eta interesgarria egitea da. Horretaz gain gure arteko elkartasuna oso garrantzi-tsua da; eduki sortzaileok gure artean lagundu eta sostengatu behar dugu. Batera indartsuagoak gara eta!

Eta, bukatzeko, gaur egun, zein sare sozialetan topa zaitzakegu?
Tiktoken batez ere. Bertan, nire bizitzako vloga-k egiten ditut (@ametsiiin). Nire argazkiak eta dantzaren bat ikusteko, jarraitu nazazue instagramen! (@ametsiin). Eta Iruindarrak Podkasta jarraitzeko, tiktoken jarraitu (@Iruindarrak) eta Youtuben harpidetu! (Iruindarrak Podkasta).

*vloga: bideo laburpena.
*lipsync: kantatzen ari zarela bezala egitea baina ahotsik erabili gabe.

GOMENDIOAK

Liburu bat: Hunger games trilogia (Euskaraz itzulita dago!)
Pelikula bat: Howls moving Castle
Telesail bat: The last man on earth
Youtuber bat: @arkkuso
Tiktoker bat: Noski, @ametsiiin
Twitzlari bat: Ez dut Twitch, barkatu!
Instagramer bat: @Mreuskaldun
Podkast bat: Noski Iruindarrak Podkasta… baina baita ere ‘Flop Kultura!’