Agoizko eskolan poz-pozik
El Colegio Público San Miguel-IESO Aoiz es un centro público comarcal que imparte las etapas de Infantil, Primaria y Secundaria Obligatoria para el alumnado de Aoiz, Urroz Villa y los valles de Arce, Lónguida, Urraúl Alto y Bajo, Izagaondoa y Lizoain-Arriasgoiti. Actualmente acoge a 339 niñas y niños de Infantil y Primaria, 208 en modelo D y 131 en A y G. La educación en euskera continúa con su tendencia creciente y tanto este curso como el anterior ha sido el único modelo elegido por las familias que se han incorporado al sistema escolar. En Secundaria estudian 141 chicas y chicos, 79 en modelo D y 62 en los modelos A-G.
Pero no sólo nos queremos fijar en los números y por eso les hemos pedido a Nahia, Hodei, Vera e Iker que nos cuenten qué es lo que más les gusta de la escuela, y también qué cambiarían si llegasen, de repente, a la dirección del centro.
Nahia Delgado Tercero
“Herri askotako jendea etortzen da eskola honetara. Etor zaitezke autobusez, kotxez edo oinez eta zure gurasoek oso goiz joan behar badute lanera goiztiarren gelara etor zaitezke eta hor eskulanak egin edo jolasean ibiltzen zara bederatziak arte. Ni txikitan joaten nintzen. Orain autobusez etortzen naiz eta zaintzaileak oso jatorrak dira.
Niri eskola asko gustatzen zait, bai tokia, baita egiten duguna ere. Handitan irakaslea edo ile apaintzailea izan nahi dut. Eskolaz gain, euskal dantzak gustatzen zaizkit.”
Aldaketa proposamena: “Gela handiagoak jarriko nituzke. Orain 13 gara, 14 irakaslearekin, eta espazio gehiago izatea ongi legoke.”
Hodei Latorre Alegría
“Niri eskolan gehien gustatzen zaidana da azken klase eguna eta patioa. Hiru patio ditugu eta oso ongi daude. Parkea, belarra eta gauza asko ditugu. Pilotan eta soka saltoan ibiltzen gara jolasean. Niri xakea ere asko gustatzen zait. Handitan futbol jokalaria izan nahi nuke edo bestela suhiltzailea.
Aldaketa proposamena: “Nik noizean behin gelak lekuz aldatuko nituzke: Ikasnova jantokian, jantokia beste toki batean…, pixka bat aldatzeagatik.”
Vera Augusto Sangra
“Ni ere autobusez etortzen naiz. 15 bat minutu kostatzen zait iristea. Niri Ikasnova gela da gehien gustatzen zaidana. Pantaila asko, ordenagailuak eta mahai handiak daude eta hemen informatika saioak egiten ditugu. Niri informatika asko gustatzen zait eta hori ikastea gustatuko litzaidake. Eskolaz kanpo eskubaloia egiten dut.”
Aldaketa proposamena: “Nik jantokiko janaria aldatuko nuke, barazki asko jartzen dutelako. Jan behar da eta jaten dugu, baina beste gauza batzuk ere gehiago jarriko nituzke. Beste guztia oso ongi dago eskola honetan.”
Iker Ibañez Mañeru
“Ni oinez etortzen naiz eskolara lagunekin. Niri autobusa ez zait eskapatzen, baina lagunak batzuetan bai. Niri Gorputz Heziketa da gehien gustatzen zaidana. Futbola bereziki gustatzen zait, baina frontenisa eta beste jolas asko ere egiten dugu Enekorekin.
Agoizko futbol taldean nago eta futbol jokalari profesionala izatea gustatuko litzaidake. Nire ustez munduko kirolaririk onena Lamine Yamal da.”
Aldaketa proposamena: “Nik saioak aldatuko nituzke. Ingurune eta Gaztelania kendu eta egun batean, adibidez, jarriko nuke lehenengo bi saioak Gorputz Heziketa, gero patioa, gero bi saio plastika eta bukatzeko HA, erlijioaren ordez egiten dugun saioa.”