On Zientzia

Elhuyarrek eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) ON ZIENTZIA bideolehiaketaren 14. edizioa antolatu dute, zientzia eta teknologia dibulgatzeko. ‘Teknopolis’ zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako telebista-programaren barruan eratu da lehiaketa. Gai zientifiko edo teknologikoei buruzko bideoak aurkeztu daitezke euskaraz, gazteleraz edo ingelesez, 5 minutu baino laburragoak.

Sariak:

  • Dibulgaziozko bideo onenaren saria: 3.000 euro.
  • Euskarazko bideo onenaren saria: 2.000 euro.
  • Gazte saria (18 urtetik beherakoentzat): 1.000 euro.

Izena emateko epea: 2024ko apirilaren 24ra arte.
Posta elektronikoa: on@elhuyar.eus.