“Poesia” eta “Narrazio Laburra” modalitateetan lanak aurkeztu ahal izanen dira bai euskaraz eta bai gaztelaniaz. Adinaren arabera bi kategoria daude: 14 eta 16 urte bitarteko gazteak (biak barne), eta 17 zein 18 urtekoak (biak barne). Lanak aurkezteko epea: apirilak 21. Idazlanen luzera: Poesia, 14 bertso gutxienez eta 40 gehienez; Narrazio Laburra, 2 orri gutxienez eta 5 gehienez, lerro artean tarte bikoitza utzirik eta alde bakar batetik mekanografiatuta. Sariak kategoria eta modalitate bakoitzean: lehen saria 300 €, bigarren saria 200 € eta hirugarren saria 150 €.