Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak antolatua.
Lanak bidaltzeko mugaeguna 2022ko uztailaren 4a da.

OINARRIAK

1. Lehiaketa honetan 18 urtetik gorako pertsonek orok hartzen ahal dute parte.

2. Egile bakoitzak, gehienez ere, hiru testu aurkezten ahal ditu, euskaraz edo gaztelaniaz idatziak, honako baldintza hauekin bat:

  • Testuek jatorrizkoak eta argitaragabeak izan behar dute, eta ezin izanen da testu bera bi modalitateetan aurkeztu.
  • Saririk jaso ez izana beste edozein lehiaketatan.
  • Inongo konpainiak –profesionala izan ala ez– antzeztu ez izana.
  • Antzezlanak haurrendako lanek izan ohi duten iraupena izan behar du.

3. Testuak posta elektronikoz bidaliko dira biblioteca@laescueladeteatro.com helbidera, eta “Gaia” eremuan honako hau idatzi beharko da: HAURRENDAKO ANTZERKI TESTUEN XXXI. LEHIAKETA.

Honela erantsi beharko dira testuak:

1. ERANSKINA: Fitxategiaren izena: TESTUA. Honako hauek edukiko ditu: PDF bat, izenburua, testua eta egilea aurkezten den izengoitia jasota.
2. ERANSKINA: Fitxategiaren izena: PLIKA. Honako hauek edukiko ditu:

  • Antzezlanaren izenburua eta egilea aurkezten den izengoitia. Egilearen curriculum laburra eta, horren goiko aldean, izen-deiturak, posta-helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa.
  • NANaren edo pasaportearen fotokopia.
  •  Idatzizko adierazpen bat, non jasoko baita aurkeztutako antzezlana jatorrizkoa eta argitaratu zein estreinatu gabea dela, eta ez duela inongo lehiaketatan saririk jaso. Halaber, berariaz adierazi beharko da egileak deialdiaren oinarriak ezagutu eta onartzen dituela.

Postak onartzeko mugaeguna 2022ko uztailaren 4a da, gaueko 12:00etan (Madrilgo ordutegia).

4. Epaimahaia Nafarroako Antzerki Eskolak izendatuko du, eta antzerki esparruko hiru profesionalek osatuko dute bi kategorietako bakoitzean.

5. Saria jaso dezaketen testuak aukeratzeko, honako hauek hartuko dira kontuan: kalitate literarioa, sormena, originaltasuna eta lana taularatzeko modukoa izatea. Epaimahaiaren epaia apelaezina izanen da, eta 2022ko irailaren lehen astean emanen da jakitera. Saririk jaso ez duten testuak epaimahaiaren epaia eman eta astebete ondoren ezabatuko dira.

6. Saritutako lana Nafarroako Antzerki Eskolaren eta Iruñeko Udalaren esku geratuko da, urtebetez, hura argitaratu edota antzezteko. Hortik aurrera, irabazleak testua erabiltzen ahalko du, betiere sariaren izena eta hori eman dioten erakundeak honela aipatzen baditu:

“Nafarroako Antzerki Eskolak Iruñeko Udalarekin elkarlanean antolatutako Haurrendako antzerki testuen XXXI. Lehiaketako Sariduna, 2022an”.

Saritutako lanaren egileak lana erakusteko eskubideak lagako ditu Nafarroako Antzerki Eskolan egin beharreko antzezpenetarako, urtebetez saria ematetik aitzina, halako moduan non lehiaketaren antolatzaileei ez baitzaie gasturik eraginen kontzeptu horrengatik.

7. Diru-sari bakarra finkatu da kategoria bakoitzean (euskaraz zein gaztelaniaz), 2.500 € (bi mila eta berrehun euro) jotzen dituena. Kopuru horretatik aplikagarriak diren zerga-arauak betez atxiki beharrekoa deskontatuko da.

Epaimahaiak, egoki jotzen badu, saria ex-aequo eman ahal izanen du eta sariaren zenbatekoa bi lanen artean banatu. Halaber, saria eman gabe utzi ahalko du.

8. Jarduera honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek erabat onartzea.