Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea aitortzea eta bultzatzea dira sariketaren helburuak.

Kategoriak:

  •  Dibulgazio-artikulu originalak. Bi azpikategoriatan banatuta dago eta azpikategoria bakoitzaren irabazleak 2.000 euroko saria eta eskultura bat eskuratuko du.
  •  Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. 2.000 eurorekin eta eskulturarekin saritzen da.
  •  Zientzia Gizartean sorkuntza-beka.  Aukeratutako proiektuaren egileak hura gauzatzeko 5.000 euroko diru-laguntza jasotzen du, baita eskultura ere.
  •  Horrez gain, NEIKER sari berezia dago. Lehen bi kategoriatako lanen artetik (dibulgazio artikuluak eta kazetaritzakoak) lehen-sektorearekin lotura duen lan onenari emango zaio sari hori. Saria 2.000 eurokoa izango da, eta beste sariekin bateragarria da.

Lanak emateko epea: 2022ko otsailaren 12a.

Informazio gehiago: cafelhuyarsariak.elhuyar.eus.