Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko IV. (h)ilbeltza beka

Hilbeltza

Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko 2020ko (H)ilbeltza bekarendeialdia egin nahi dute ohar honen bidez.

Deialdi honetan itzulpena da lagunduko duguna eta zehazki Massimo Carlotto idazle italiarraren Arrivederci amore, ciao eleberriarena. Parte hartu nahi duenak Carlottoren eleberriaren lagin bat itzuli beharko du, Ilbeltza.eus eta baztan.eus webguneetan izanen dena eskuragarri.

Beka 6.000 eurokoa izanen da eta bi zatitan emanen da.

Laginak 2020ko martxoaren 6a baino lehen aurkeztu beharko dira Baztango Udaleko erregistroan eta ekainaren 5ean jakinen da bekaren irabazlearen izena.

Epaimahaiko kideak hauek izanen dira: Baztango Udalaren ordezkaria, Joseba Otondo; Txalaparta argitaletxearen ordezkaria, Garazi Arrula Ruiz;eta (H)ilbeltza elkarteak izendatutakoa, Josu Barambones.

Aurkeztutako itzulpenean kalitatea, aberastasuna eta sorburu-testuarekiko baliokidetza baloratuko dira, baita sorburu-hizkuntzatik zuzenean itzultzea ere.