Martxoaren 29ra arte

Lehiaketa Lehen Hezkuntzako III. Zikloan eta DBHko I. Zikloan ari diren ikasleentzat da, eta berdin dio herriko ikastetxeetan ari diren ala ez.
Udalak antolaturik, bi kategoria dira, Lehen Hezkuntzako III. Zikloa eta DBHko 1. eta 2. maila, eta bi modalitate, euskara eta gaztelania.
Lanak herriko ikastetxeetan aurkeztuko dira edo KulturEtxean.
Sariak: txartelak izanen dira eskola-materiala erosteko: 150 € lehen sarietarako, eta 100 €, bigarrenetarako.
Oinarriak udalaren webean daude kontsultagai (www.villava.es).