Icono del sitio Revista Ze Berri?

2019-2020 ikasturteko Elhuyar Zientzia Azoka ekimena

Izena emateko epea zabalik da irailaren 25etik aurrera

Zientzia Azoka Elhuyarren ekimena da. Euskal Herriko gazteek garatutako proiektuen azoka da, eta ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko da.

Zientzia-hezkuntza formalaren osagarri izateko eta oinarrizko eta zeharkako gaitasunak landuz STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) arloetan sakontzea du helburu, gazteen zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa piztearekin batera, ekintzailetasuna eta sormena bultzatuz.

Zientzia Azokan parte hartuz sariak gazteentzak bizipen bihurtzen dira, batetik ikertzailearekin harremana izan eta urtean zehar proiektua bera garatzeko bidean dituzten harremana dutelako, eta, bestetik, Bilboko azokan Europako zein estatuko beste azoketara joateko, formazioa edo bekak jasotzeko eta zentro teknologikoren baterako bisita tutorizatua eskuratzeko aukera izango dutelako.

DBH eta Batxilergoko 12-18 urte bitarteko gazteentzako da. Gazteak, 2-4 kideko talde txikitan, ikerketa-proiektu bat nahiz proiektu teknologiko bat diseinatu eta garatuko dute; Euskal Herriko unibertsitateetako ikertzaile profesionalen aholkua ere jasoko dute unibertsitatera eginiko bisita batean.

IKASTURTEKO EGUTEGIA
– 2019ko irailaren 25etik aurrera: izen-ematea
– 2019ko abenduaren 20rako: erronka definitu
– 2020ko urtarrila-otsaila: ikertzaileen esleipena eta harremana
– 2020ko martxoa: Bilboko azokarako taldeak zehaztu
– 2020ko maiatzaren 9an: Bilboko Zientzia Azoka eguna

Abiapuntu eta inspirazio gisa baliabide interesgarri eta berrituak :

Izena ematea DOAN da, eta webgunean bertan egiten da.
Zientzia Azokaren azoka nagusia Bilbon egingo da 2020ko maiatzaren 9an.

Informazio gehiago:
688 683 320
https://zientzia-azoka.elhuyar.eus/eu

Salir de la versión móvil