Icono del sitio Revista Ze Berri?

2018 Mikro-Ipuin XII. Lehiaketa

Euskokultur Fundazioak Pamiela argitaletxearekin batera antolatua.
Nafarroa Garaiko eta Nafarroa Beherea, Lapurdi eta Zuberoako Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago.
Lanek ehun hitz gehienez izan behar dituzte.
Sei kategoriatan antolatuta dago lehiaketa: D ereduko Lehen Hezkuntza, A ereduko Lehen Hezkuntza, Iparraldeko Lehen Maila (eskolak), D ereduko Bigarren Hezkuntza, A ereduko Bigarren Hezkuntza eta Iparraldeko Bigarren Maila (kolegioak).
Lanak entregatzeko epea: 2018ko abenduaren 21a.
Aurten Aingeru Epaltza, Inma Errea, Jon Abril, Fertxu Izquierdo eta Itziar Diez de Ultzurrun adituek osatzen dute epaimahaia.
Sariak: Kategoria bakoitzeko irabazle bat izanen da eta Pamiela Argitaletxearen liburu sorta bana emanen zaio. Bestalde, epaimahaiak erabakiko du zein ikastetxetan eginen den ikasle, irakasle eta artista gonbidatuarekin ospatu ohi den sari banaketaren ekitaldia. Aurtengo edizioko gonbidatu berezia Sustrai Colina bertsolaria izanen da.

Informazio gehiago: www.euskokultur.eus.

Salir de la versión móvil